Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rumelia

Otomandarrek Europan konkistatu zuten lurraldea, antzinako Mazedonia eta Trazia adierazteko erabili zuten izena. v 1878ko Berlingo Itunaren ondorioz sorturiko Ekialdeko Rumelia –Balkan mendietatik hegoalderako lurraldea– turkiarren inperioko probintzia autonomoa izan zen. Gero, 1885ean, Bulgariaren barne geratu zen. Mendebaleko Rumelia Jugoslaviak eta Greziak beretu zuten.