Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rukwa aintzira

Tanzaniako hego-mendebaleko aintzira, Tanganyika eta Nyasa aintziren artean kokaturik dagoena. 2.600 km2 inguru hartzen du: 150 km luze da; 25-50 km zabal eta 3 m sakon. Kresal urak ditu; gatzagak dira hego-mendebaleko muturretik gertu. Neurriei dagokienez, gorabehera handiak izan ditzake, hartara isurtzen diren ibaien emariaren arabera: 1929an 50 km luze besterik ez zen, baina hamar urte geroago 130 km-ra iritsia zen.