Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruiz Ibarruri, Rubén

Bizkaitar militante komunista, Dolores Ibarruri-ren semea (Somorrostro, 1921 - Volgogrado, Errusia, 1942). Errusiara erbesteratu zen 14 urte zituenean. Katalunian borrokatu zen errepublikarren aldean baina 1939. urtean, beste kataluniarrekin batera, Argèles-sur-Mer-eko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen irten zen kontzentrazio esparrutik Sobietar Batasunera. 1942. urtean alemaniarrek Volgogrado (Stalingrado) inguratu zuten; setio horretan heriotza ekarri zioten zauriak hartu zituen Ruiz Ibarrurik. Sobietar Batasuneko kondekorazio gorena jaso zuen, Sobietar Batasuneko heroiarena.