Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Royo, Koldo

Gipuzkoar sukaldaria (Donostia, 1958). Etxean bertan izan zituen oslataritzarekin lehen harremanak, Antonio taberna baitzuen bere familiak Donostian. Prestakuntza Juan Mari Arzaken jatetxean hasi zuen, eta Donostiako Nicolasa jatetxean lan egin eta Mexikon egonaldi bat egin ondoren, Madrilen hasi zen lanean, Luis Irizarrekin batera. 1985ean Palma de Mallorcako Porto Pi jatetxearen ardura hartu zuen, eta berehala izan zuen kritikarien eta bezeroen onespena, Michelin izar bat lortu baitzuen jatetxearentzat urte bakar baten buruan. Orduz geroztik, Balear Uharteetan dihardu, 1989an ireki zuen Koldo Royo jatetxean. Telebistan eta irratian ere aritua da. Koldo Royo aitzindari izan zen sukaldaritza Internetera eramaten, bere "A fuego lento" webgunearen bidez.