Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Royo, Arístides

Panamar politikari eta abokatua (Chorrera, 1940). Lege ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean eta Boloniakoan, eta Panamako Unibertsitateko irakaslea izan da. Abokatu gisa egindako lanetan azpimarratzekoa du Panamako ubideari buruzko hitzarmenak sinatzeko elkarrizketetan egindako lana (1971-1977), zeinari esker eskuratu baitzuen Panamak ubidearen gaineko nagusitasuna 1999an. Eta berean, bere herriko konstituzioa idatzi zuen batzordeko kidea izan zen (1972), Hezkuntza ministro izan zen, eta Omar Torrijos jeneralaren aholkulari ere jardun zuen (1968-1978). 1978an Errepublikako lehendakari izendatu zuten eta kargu hartan iraun zuen harik eta 1982an, Guardia Nazionalaren presioz, bere kargua bertan behera utzi zuen arte, osasun arazoak aitzakia jarrita. Ondoren Panamaren enbaxadore izan zen Espainian (1982-1985).