Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Royce, Henri

Ingeles industrialaria (Alwalton, Huntingdonshire, 1863 - West Wittering, Sussex, 1933). Liverpool-eko lehen kale argiteria ezartzeko arduradun nagusia izan zen 1882an; handik bi urtera Manchesterren hartu zuen bizilekua. Bere industria sortu zuen, eta automobilgintzarako piezak (motorrak, dinamoak) ekoizten hasi zen. Berak diseinaturiko hiru automobil kaleratu zituen 1904an, eta Charles Steward Rolls industrialariarekin bat eginik Rolls-Royce enpresa sortu zuen.