Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rostand, Jean

Frantses biologo eta idazlea (Paris, 1894-Saint-Cloud, 1977). Edmond Rostand-en semea. Biologia alorreko ikerketa garrantzitsuen egilea da, gehienbat batrazioen ugalketa eta partenogenesi artifizialei buruzkoak. Halaber, kromosomak eta bizitzaren jatorria aztertu zituen bere lanetan. Zientzia ikerketaz diharduten liburuekin batera, dibulgaziozko testuak ere argitaratu zituen, eta halako obretarako ezarritako Kalinga saria jaso zuen 1960an. Zenbait obra: L’homme (1926, 1941, Gizona); Esquisse d’une histoire de la biologie (1945, Biologiaren historiaren zirriborroa); La Parthénogenèse animale (1950, Animalien partenogenesia); La Biologie et l’Avenir humain (1950, Biologia eta gizakiaren etorkizuna), Atlas de génétique humaine (1956, Giza genetikaren atlasa).