Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosso, Medardo

Italiar eskultorea (Turin, 1858 - Milan, 1928). Milanen eta Parisen egin zituen ikasketak. 1889an Parisen hartu zuen bizilekua eta arrakasta handia izan zuen; Rodinek, Degasek, Zolak eta beste artista batzuek asko goraipatu zuten haren lana. Rodinekin haserretu zen, ordea, eta Milanera itzuli zen. Eskultura txikiak egiten zituen, argizari eta lurrezkoak gehienak; pintura inpresionistaren eta sinbolistaren gaiak erabiltzen zituen: amak bularra ematen, haurren buruak, erretratuak… Eskultura nagusiak: Azken musua (1882), Henri Rouarten erretratua (1890), Elkarrizketa jardinean (1893), Yvette Guilberten erretratua (1894), Gizona irakurtzen (1894), Ecce Puer (1910).