Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rose, Irwin

Estatubatuar biokimikaria (New York, 1926). Kaliforniako Unibertsitatean egiten du lan, irakasle eta ikerlari gisa. 2004an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Avram Hershko eta Aaron Ciechanoverrekin batera, proteinen degradazioa kontrolatuan ubikitinaren zikloaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.