Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rodriguez Bornaetxea, Fito

Arabar idazle, irakasle eta ikertzailea (Gasteiz, 1955). Filosofia eta Letretan lizentziaduna eta Hezkuntza Zientzietan doktore da. Hezkuntza arloan lan egin du gehienbat, 1981etik aurrera EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak: Tantak, Larrun, Bertsolari, Isilik, Argia, Jakin, Hik Hasi, Ele eta Bat agerkarietan, besteak beste. Hezkuntzaz gain, euskal kulturaren inguruko gaiez ere jardun du. Argitaratu dituen liburuen artean aipagarriak dira Hezkuntzaren teoria (1985), Bertsolaritza eta eskola (1991), Ikastolak eta euskal eskolak (1996), El IRA y la paz en Irlanda (1997), Euskara mintzatuaren erronkak (1998), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), eta Kasandra leihoan (2006) saiakerak, eta Faustoren itzala (2004) eta Jeux de Paume (2005) eleberriak, besteak beste. 2006an Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari izendatu zuten.