Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rodolfo Habsburgokoa

Austriako printzea (Laxenburg, 1858 - Mayerling, 1889). Frantzisko Jose enperadorearen seme bakarra zen eta aitaren politikaren aurkako iritziak eman zituen. Estefania Belgikakoarekin ezkondu zen. Bere buruaz beste egin zuen Maria Vetsera maitalearekin batera; hipotesi askoren iturburua izan zen heriotza hura. Haren ondoren Frantzisko Fernando artxidukea bihurtu zen enperadoregai.