Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rodil, José Ramón

Espainiar militar eta politikaria (Lugo, 1789 - Madril, 1853). Independentziako gerran parte hartu ondoren Perura joan zen Espainiaren aurka matxinatuei aurre egitera. Lehen karlistada hasi zenean itzuli zen Espainiara eta Elisabet II.aren zerbitzuan jarri zen Karlos erregegaiaren aurka borrokatzeko. 1834. urtean Iparraldeko gudarosteko buruzagi izendatu zuten baina ez zituen eginbeharrak espero bezala bete eta kargutik kendu zuten hilabete batzuen ondoren. Nafarroako erregeordea izan zen 1843an.