Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rochefort, Victor-Henri

Frantses kazetaria, idazlea eta politikaria (Paris, 1831 - Aix-les-Bains, 1913). La lanterne (1868) eta La Marseillaise (1869) egunkari demokratikoak sortu zituen. 1870. urteko iraultzaren ondoren gobernukide izan zen. Komunako kidea ez bazen ere, haren alde agertu zen eta Kaledonia Berrira erbesteratu zuten 1873an. Berehala ihes egin eta Genevan hartu zuen bizilekua, 1880. urtean amnistiaren ondorioz Frantziara itzuli ahal izan zuen arte. L’intransigeant egunkari erradikala sortu zuen eta kritika zorrotzak egin zituen handik politika kolonialaren kontra. 1885ean diputatu hautatu zuten, baina urtebete geroago erretiratu zen eta Boulanger jeneralaren aldeko agertu zen. Jeneralari lagundu zion Belgikara (1895) eta kondenatu zuten atzerrian zegoela. Londresen bizi izan zen 1895ean beste amnistia bat jaso zuen arte. Obra nagusiak: Les Français de la décadence (1866), Les Dépravés (1875), L’Evadé (1880) eta L’Aventure de ma vie (1895-1896).