Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rochefort, Jean

Frantses antzezlea (Paris, 1930). Antzerkian, telebistan eta zineman aritua da. Tavernier-en L’horloger de Saint-Paul (1974, Saint-Pauleko erlojugilea) filmeko bere antzezlanak arrakasta handia izan zuen. Gehienetan pertsonaia komikoetara egokitu izan bada ere, erraztasun handiz aldatu izan du generoz. Bi Cesar sari jaso ditu bere antzezlanagatik. Hiru film labur zuzendu ditu. Filmak: Que la fête commence (1975, Jaia hasi bedi), Le fantôme de la liberté (1974, Askatasunaren mamua), Tandem (1987), Le mari de la coiffeuse (1990, Ile-moztailearen senarra), Tango (1992).