Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rimini

Italiako ipar-ekialdeko hiria, Adriatikoaren ertzean, Emilia-Romagna lurraldearen hego-ekialdean, San Marinoko errepublikaren mugan. 130.638 biztanle. Artzapezpiku hiria da. Erromatarren garaiko zubia (K.o. 21), garaipen arkua (Ka. 27 - K.o. 21) eta anfiteatroaren hondakinak. Malatesta familiaren eliza (XIV. m.). Komunikabidegune garrantzitsua da (burdinbideak, aireportua). Turismoa (hondartzak). v Historia. Marecchia izeneko hiri unbriar-etruskoa zen erromatarrak hara joan baino lehen (K.a. 268). Ariminium izena eman zioten erromatarrek. Kontzilio bat egin zuten buruzagi kristau arriotarrek Riminiko hirian 359. urtean, arriotarrek Kristoren jainkotasunaren aurrean azalduriko zalantza guztiak argitzearren. Bizantziarrak nagusitu ziren hurrengo urteetan hirian, godoak ondoren, bizantziarrak berriro eta lonbardiarrak eta frankoak azkenean. Aita Santuaren eskuetara igaro zen 754an, Pepino Txikiak eskaini ondoren. Malatesta familia izan zen nagusi 1295-1528 urteetan, eta aita santuen gobernupean egon zen ondoren, 1860an Italiako errepublikako hiri bihurtu zen arte. Oste aliatuek bonbardatu zuten Bigarren Mundu Gerran.