Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rifkin, Jeremy

Estatubatuar zientzia ikerketaren kritikaria (Chicago, 1945). Bioteknologiaren industriaren eta gene manipulazioaren aurkako ekintzailea. Pentagonorako Ibilialdiaren antolatzailea (1968). Hiritar Batzordea sortu zuen 1969an, Estatu Batuetako gerra krimenak salatu nahi zituzten Vietnameko beteranoez osatua. Bestalde, Brooklyn eta Eki Harlemeko auzo pobreak suspertzen laguntzen duten elkarteetan lan egin du. 1971n People's Bicentennial Commission erakundea sortu zuen, Estatu Batuen sortzaileen balio iraultzaileak berreskuratze aldera. Hauek dira idatzi dituen libururik aipagarrienak: Common Sense II (Sen ona II); How to Commit Revolution American Style (Nola egin amerikar estiloko iraultza).