Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riba, Pau

Kataluniar kantaria (Mallorca, 1948). Carles Riba poetaren iloba. Betidanik Bartzelonan bizi izan da. Nova Cançó higikundearen garaikoa bada ere, Ribak country folk-aren bidea hautatu zuen. Jordi Pujolekin batera «Pau i Jordi» bikotea sortu zuen; garai hartakoa du Dioptria (1969-70) diskoa. Probokazio eta kritika kutsu eta irudia eman zion diskoak. Ondoren, kataluniar rock-aren higikunderantz abiatu zen. 1975. urtean berriz ere agertu zen Electric acid i alquimistic xoc diskoarekin, eta geroago, indar gehiagoz, 1978. urtean Trama, punct i drama kaleratu zuen, iritzi kontrajarriak sortu zituena. 1979. urtean Canet-ek Rock jaialdiaren antolakuntzan parte hartu zuen. 1981. urtean Amarga Crisi diskoa grabatu zuen.