Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riazanov, Eldar Alexandrovitx

Zinemagile sobietarra (Samara Kuibitxev, 1927). Dokumentaletan trebatua zen, eta Ihauteri gaua (1956, Karnavalnaja noc) filmatzeko kontratatu zuen Mosfilm-ek. Ohiturako komedien Helbiderik gabeko neska (1957, Devuska bez adresa) eta Kontuz! automobila (1966, Bereguis, avtomobilia) egin zituen. Sakonagoak, tonu latzagokoak, dira Bulego nobela (1977, Sluujebnyi roman) eta Birentzako gela (1982, Vogzal dlja dvojh).