Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rh

(Rhesus faktorea). Biokim. Pertsona gehienen (% 85) globuluetan dagoen antigenoa (aglutinogenoa). 1940an aurkitu zuten Landsteiner-ek eta Wiener-ek antigeno horiRhesus generoko tximinoaren odolean. Sei antigenok osatzen dute, funtsean, Rh faktorea, hiru alelo bikotek osatuak: Cc, Dd eta Ee. Antigeno horietan, D (Rh1-Rh0) izenekoa da eragin handienekoa. Transfusio batean Rh faktorea duen odola (Rh-positiboa) Rh faktorerik ez duen (Rh-negatibo) pertsona bati sartuz gero, antigorputzak sortzen dira hartzailearen odolean, eta antigorputz horiek hartutako globulu gorriak aglutinatzen dituzte eta haien eginkizunak galarazten. Haurdunaldian, ama Rh-negatiboa eta umekia Rh-positiboa izanez gero, transfusioaren ondorio bera gerta daiteke haurrarengan (umekiaren eritroblastosia edo jaio berriaren hemolisia).