Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Resnais, Alain

Frantses zinemagilea (Vannes, 1922). 1953tik 1958ra bederatzi film labur egin zituen, bikainak eta ospe handia eman ziotenak horien artean: Van Gogh (1948), Gernika (1950) eta Nuit et Brouillard (1956, Gaua eta lanbroa), nazien konzentrazio eremuak azaltzen dituena. Lehen film luzeak, Hiroshima mon amour (1959, Hiroshima maite), fikzioa, dokumentala eta literatura nahasten ditu eta Nouvelle vague higikundearen erakusgarritzat hartua izan zen. Margarite Duras, Robbe-Grillet, Raymond Queneau, Jorge Semprún izan ditu laguntzaile bere filmetan. Estilo berezi, berritzaile eta bere-berea du. Beste filmak: L’anné dernière à Marienbad (1961, Iaz Marienbaden), La guerre est finie (1966, Gerra bukatu da), Je t’aime, je t’aime (1968, Maite zaitut, maite zaitut); Providence (1976), Mon oncle d’Amérique (1980, Ameriketako osaba), Melo (1986).