Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Resende, Garcia de

Portugaldar poeta, kronikaria eta argitaratzailea (Evora, 1470 - Evora, 1536). Gorteko gizona izan zen gaztetandik eta Portugalgo Joan II.aren idazkaria. Portugalgo poesia lirikoko testuen bilduma egin zuen Cancioneiro general (1516, Kantutegi orokorra) kantutegian. Crónica do rei Joao II (Joan erregearen kronika) kronika liburua ere idatzi zuen, eta Miszelanea bat ondoren.