Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rennell, James

Ingeles kartografoa eta geografoa (Chudleigh, Devonshire, 1742 - Londres, 1830). Indietarako Konpainiako kapitaina zen eta Indostan-go penintsularen Memoir of a Map of Hindoostan (1782, Indostango deskribapen geografikoa) azalpen zehatza egin zuen. Afrikako eta mendebaleko Asiako geografiaren deskribapenak ere egin zituen: Travels in the Interior Districts of Africa (1797, Bidaiak Afrikako barnealdeko barrutietan) eta A Treatise on the Comparative Geography of Western Asia (1831, Mendebaleko Asiari buruzko geografia konparatuko tratatua). Ozeano Atlantikoko ur-lasterrei buruzko ikerketak azterlana argitaratu zuen, bestalde, 1832an.