Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rancé, Armand Jean Le Boutillier de

Frantses elizgizona (Paris, 1626 - Soligny, Mortagnetik hurbil, 1700). Parisko kalonjea eta zenbait abatetxetako abadea izan zen. 1651. urtean egin zen apaiz eta oratoriotarrekin bizi izan zen 1660-1662 urteetan. Notre-Dame-de-la-Trapeko abatetxe zistertarrera erretiratu zen 1664an eta erreforma zorrotza ezarri zuen han. Harena da La Sainteté et les devoirs de la vie monastique (1683, Santutasuna eta monasterio bizitzako betebeharrak) obra.