Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramiro Gartzez

Vigera-ko erregeordea, errege ere deitua, Gartzea II.a Santxez Iruñeko erregearen eta Teresa haren bigarren emazte leondarraren semea (? - 981ean hila). Antso Abarka anaiordeari lagundu zion musulmanen aurkako gerran. Sos-eko eta Vigera-ko erregeordea izan zen eta mairuen aurkako guduak galdu zituen Estercuel eta Torrevicente-n. Antsoren eta Gartzia Ramirez-en aita izan zen.