Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rabi, Isidor Isaac

Estatu Batuetako fisikaria (Rymanov, Austria-Hungaria, egun Polonia, 1898 - New York, 1988). Columbia, Munich, Kopenage, Hanburgo, Leipzig eta Zurich-eko unibertsitateetan egin zituen fisikako ikasketak eta Columbiakoan izan zen gero irakasle. Fisikako Nobel saria eskuratu zuen 1944. urtean atomoko nukleoaren ezaugarri elektrikoei eta magnetikoei buruz eginiko ikerketengatik.