Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rabaud, Henri

Frantses musikagilea (Paris, 1873 - Paris, 1949). André Gédalge-ren eta Jules Massenet-en ikaslea izan zen. 1849. urtean Erromako saria irabazi zuen Daphne kantatarekin. 1920-1941. urteetan Parisko Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, Gabriel Fauré-ren ondoren. Operak idatzi zituen, batez ere; aipagarriena Mârouf (1914) opera komikoa da. Operez gainera, bi sinfonia eta orkestrarako lanak, ganbera musika, pianorako lanak, kantuak eta zinema eta antzerkirako musika idatzi zituen.