Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rabanus Maurus

Alemaniar beneditarra eta artzapezpikua (Mainz, Frankonia, 780 - Winkel, Renania, 856). Fulda-ko abetetxe beneditarrean eta Tours-en egin zituen teologia ikasketak. Apaiza zen 814. urtean eta abate 822an. 847an Mainz-eko artzapezpiku izendatu zuten. Bere herriko teologiaren aitzindaritzat hartua da (praeceptor Germaniae). Haren zuzendaritzapean mundu guztira zabaldu zen Fulda-ko abatetxearen ospea. Politikan ere parte hartu zuen eta Ludovico Pioren, Lotarioren eta Luis Germaniarraren aholkularia izan zen. Germaniako misiolarien gune nagusi bihurtu zen aldi berean Fuldako abatetxea. Rabanus Maurus idazle oparoa izan zen bestalde, eta Bibliari buruzko iruzkinak, tratatuak (819, De institutione clericorum), garai hartako jakintza biltzen zuen entziklopedia (842-847, De universo), poesiak eta gutunak idatzi zituen.  v  Jaieguna, otsailaren 4a.