Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quivira

Ipar Amerikako alegiazko hiria, Iparraldeko Grande ibaiaren ipar-ekialdean omen zegoena. Alvar Núñez Cabeza de Vacak aipatu zuen lehen aldiz Quivira hiria 1536an; urre ugari, arrain handiak eta ibai zabal-zabalak omen ziren Quirivan. 1541ean Vázquez de Coronadok bidaldi bat egin zuen hiria aurkitzeko asmoz gaur egun Kansas den lurraldera, baina ez bidaldi hartan eta ez geroago egin zirenetan ere ez zen Quivira hiria aurkitu.