Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

r

Euskal alfabetoaren hemeretzigarren letra.  v  Letra larriz, Réaumur termometroaren laburdura.  v  Elektr. Letra larriz, erresistentzia elektrikoaren sinboloa.  v  Geom. Letra xehez, kurba baten eta zirkulu baten erradioaren sinboloa.  v  Mat. Erradioaren sinboloa.  v  Kim. Konposatu organikoen formula orokorretan alkilo sail bat (C2H5, C4H9..) adierazteko erabiltzen den sinboloa. ROH formulak, adibidez, alkohol bat adierazten du.  v  ik. zenbaki.  v  Elektr. Letra larriz, erresistentziaren sinboloa.  v  Röentgen-aren sinboloa.  v  Fis. Gasen konstante unibertsala. Haren balioa formula honen bidez jakin daiteke: R=p0v0/273; p0-ren balioa atmosfera batekoa baldin bada eta v0-rena mol baten bolumena litrotan adierazia, R-ren balioa 22,4/273 = 0,08057 l/atm.°C da.