Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ptutxko, Alexander

Zinemagile ukrainarra (Lougansk, 1900 - 1973). Animazio tridimentsionalaren aitzindaria izan zen; gai zientifikoetako filmak egin zituen fikziozkoak egin aurretik. Gulliver Berriarekin (1935, Novyj Gulliver), ordu arte ez bezalako teknikak ezagutarazi zituen grafismoan eta animazio munduan; 1.500 txotxongiloz egindako alegoria politiko hori panpina bizidunez eginiko lehen film luzea da. Hiru koloretan eginiko lehen film sobietarra sortu zuen 1937an.