Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ptolomeo Keraunos

(“Tximista”). Mazedoniako erregea K.a. 281-279 urteetan, Ptolomeo I.a Salbatzailearen seme nagusia (Mazedonian, K.a. 320 - K.a. 279). Erregetzatik aldendu zuten eta Lisimakorekin batera erbesteratu zen. Seleuko I.a Nikator hil zuen K.a. 280. urtean. Mazedoniako errege hautatu zuten Lisimako hil ondoren.