Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pteridofito

iz. eta izond. Bot. Iratzeak, ekisetoak, likopodidoak eta antzeko landareak hartzen dituen landareen erreinuko dibisioko landarea. Benetako zurtoina, hostoak eta sustraiak ditu, eta isurkariak bideratzeko hodi sistema. Pteridofitoak lurralde askotan izaten dira, Tropiko aldean batez ere. Gaur egun mota asko desagertu dira, baina antzina (Ikatz Aroan) oso zabalduta zeuden. Landare pteridofitoak bi aldi izaten ditu, batean gametoak dituen landarea da (gametofitoa) eta hurrengoan esporak dituena (esporofitoa), eta ez dute hazirik sortzen. ik. iratze.