Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

psoriasi

iz. Med. Eritema ezkataduna eragiten duen larruazaleko eritasuna. Dermatitis mota bat da, eta ez da haren eragilea ezagutzen. Arraza zuriko gizonezkoei erasaten die gehienbat, eta eritemak ukondoan, belaunean, ipurmasailen artean eta buruan ageri ohi dira. Behin sendatuz gero, denbora luzean egon daiteke berriz agertu gabe, baina, berez, iraunkorra da eta, gehienetan, ez da betiko sendatzeko modurik. Askotan hazkura eragiten du.