Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pteropodido

izond. Zool. Kiropteroen ordenako izen bereko familiako saguzaharrez esaten da. Begi handiak ditu eta fruituak, loreak edo lore hautsa jaten ditu. Rousettus izenekoa izan ezik, gainerako pteropodidoek ikusmen ona dute, eta ez dute hots-uhin sistema erabiltzen oztopoak saihesteko. Zuhaitzetan bizi dira gehienak, eta batzuk leizezuloetan, harkaitzetan edo hirietako eraikuntzetan. Pteropodido handiena Pteropus izenekoa da, 40 cm inguru neurtzen dituena. Pteropodidoak Afrikan, Asiako hego-ekialdean eta Australian bizi dira.