Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pseudomonada

iz. Biol. Pseudomonadazeoen familiako bakterioei ematen zaien izena. Lau genero eta ehunka mota hartzen ditu. Bakterio horiek ziri forma dute, askotan okertua. Zelulak bereizita dituzte; asko mugikorrak dira eta flagelo bat edo gehiago dituzte. Gehienak lurrean edo uretan bizi dira; batzuk kaltegarriak dira landareentzat eta beste batzuk, berriz, gizonarentzat edo beste animalia ugaztunentzat. Pseudomonada ezagunenak Pseudomonas eta Xanthomonas generoetakoak dira, Pseudomonas æruginosa mota bereziki. Pseudomonas æruginosa kaltegarria da gizonarentzat, eta infekzioak sortzen ditu lehendik gaixorik eta ahuldurik dauden pertsonengan, eta antibiotikoek ezin dute menderatu.