Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Protogenes

Greziar margolaria (Karia, K.a. IV.). Rodasen eta Atenasen lan egin zuen. Zahartzaroan bihurtu zen margolari ospetsu. Haren lanik onena, Ialysus, Vespasianok eraman zuen Erromara, baina Bakearen Tenpluaren sutean galdu zen. Atenasko Akropoliko propileoa eta Bostehunen Kontseilua apaindu zituen.