Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Protic, Stojan

Serbiar politikaria eta argitaratzailea (Krusevac, Serbia, 1857 - Belgrad, 1923). Diputatu erradikala (1887), barne arazoetarako ministroa (1903-1907 eta 1912-1914) eta finantza ministroa (1909-1912 eta 1917-1918) izan zen. Jugoslaviaren batasunerako Corfu-ko Aldarrikapena sinatu zuen Pasic-ekin batera (1917). Serbiarrek, kroaziarrek eta esloveniarrek osaturiko erresumako lehen gobernuan egon zen (1918-1919) eta nekazaritzaren erreformaren zuzendari izan zen. Gobernuburu hautatu zuten 1920. urtean, baina harremanak eten zituen Pasicekin hark kroaziarrei eskubide bereziak eman nahi ez zizkielako. Talde erradikal independentea antolatu zuen, federalismoan oinarritua, eta Radikal (Erradikala) egunkaria sortu zuen 1921ean.