Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

protoi

iz. Fis. Atomoen nukleoko partikula, karga elektriko positiboa eta elektroiak baino masa askoz handiagoa duena. Atomo batek duen protoi kopurua beti finkoa da eta gai bakunaren atomo zenbakiaren bidez adierazten da; horrela, bada, hidrogenoak protoi bakarra du (atomo zenbakia 1 da); uranioaren nukleoak, berriz, 92 protoi ditu (atomo zenbakia 92 da). Protoiaren masa 1,67.10-24 da, hots, elektroiarena baino 1.837 aldiz handiagoa eta neutroiarena baino zertxobait handiagoa. Protoia hidrogenoaren ioi positibotzat har daiteke (H+) eta garrantzi handia du azido-base motako kimika erreakzioetan eta lotura kimikoetan. Partikulen azeleratzaileetan protoien lastertasuna handitzen bada, atomoen nukleoak bonbardatzeko erabil daitezke.