Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prigogine, Ilya

Errusiar jatorriko belgikar kimikaria (Mosku, 1917 – Brusela, 2003). 1947. urtean Bruselako unibertsitate libreko katedra eskuratu zuen. 1967. urtean Texasko unibertsitateko mekanika estatistikako eta termodinamikako saileko zuzendari izendatu zuten. Oreka termodinamikotik pixkana aldentzen diren sistema materialen azterketa egin ondoren, gai biziduna antolatzen den egituren agerpenari buruzko azalpen fisikoak eman zituen, eta egitura hauei disipatibo izena eman zien. Azterketa horiei esker, 1977. urteko Kimikako Nobel saria eman zioten.