Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Potocki, Waclaw

Poloniar poeta (Wola Luzenska, 1625 - Luzna, 1696). Idazle oparoa izan zen oso (300.000 bertsotik gora), eta eleberri eta kontakizun liburu ugari idatzi zituen bertsotan. Bere garaiko gizarteari eta erlijio borrokei buruz idatzi zuen nagusiki. Wojna Chocimska (1850. urtean argitaratua, Chocim-en gerra), poloniar eta turkiarren arteko 1621. urteko gerrari buruzko epopeia, XVII. mendeko poloniar obrarik garrantzitsuenetzat hartua da.