Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

potlacht

iz. Etnogr. Ameriketako Ozeano Bareko ipar-mendebaleko indiarren erritua, taldeko kideen gizarte maila finkatzeko egiten zena. Era desberdinetako potlacht-ak izan badira ere, gehienetan leinu edo taldeko kide batek ondasunak eskaintzen zituen, eta gainerako kideen artean banatzen zituen, bakoitzari zegokion gizarte mailaren arabera. Eskaintza egiten zuen kidearen gizarte maila bileran biltzen zen jende kopuruak eta festa motak adierazten zuen, eta hartu berria zuen maila finkatzeko egiten zuen eskaintza. Ezkontzetan, hiletetan eta bestelako ospakiunetan ere egiten ziren potlacht-ak, eta baita gainerako kideekin arazoren bat izatean ere.