Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

potorro         

iz. Zool. Karadriformeen ordenako alzidoen familiako itsas hegazti txikia (Alca torda). Pottorro arrunta labarretan habia egiten duen moko zorrotzeko pinguino antzeko hegazti zuri-beltza da. Itsas animalia txikiez elikatzen da, baita soinberez ere. Hegan ondo egiten du, hego txikiak izan arren, eta igerilari iaioa da. Atlantikoan bizi da, Bretainiatik Ternuaraino. Eguraldi txarra egiten duenean batzuk Mediterraneora eta Ingalaterra Berrira joaten dira.