Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Portsmouth

Ingalaterrako hegoaldeko hiria eta portua, Portseako uhartean, Hampshireko konderriaren hegoaldean, Spithead ubidearen ertzean, Wight uhartearen aurrean. 191.600 biztanle. Aireportua. Bertan dago Ingalaterrako itsas armadako portu nagusia. Merkataritzan, industrian (ontziolak, makineria, mekanika eta kimika industria) eta turismoan oinarritua da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira , besteak beste, XII. mendeko katedrala, Southsea gaztelua, Charles Dickens idazlearen jaiotetxea eta Victory Museum museoa.