Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Porto Novo

Beningo hiriburua, estatuaren hego-ekialdean, Gineako golkoaren ertzean. 208.258 biztanle. Burdinbide batek lotzen ditu Porto Novo eta Cotonou-ko hiriak. Merkataritzagune garrantzitsua. Zentral termikoa. Kopra, olioa eta kotoia esportatzen dira bertako portutik. Aipagarriak dira katedral portugaldar zaharra eta kolonia garaiko jauregiak. Antzinako erreinu baten hiriburua zen XVI. mendean; XVII. mendean portugaldarren merkataritzagune eta esklaboen salerosketaren abiapuntu izan zen. 1900. urtean egin zuten Dahomeyko (gaurko Beningo) hiriburu.