Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pontiac

Ottawa indiarren buruzagia (Maumee, Ohio, 1720 - Cahokia, Illinois, 1769). Indiarren koalizio baten buru zen eta Frantziaren aliatua. Matxinada bat antolatu zuen ingelesen aurka, baina porrot egin zuen (1766). Ingelesek hil zuten segur asko.