Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ponti, Giovanni

Italiar arkitektoa, Gio Ponti deitua (Milan, 1891 - Milan, 1979). Barne dekorazioari buruzko Domus argitalpena sortu zuen 1928. urtean. Milango abangoardiako arkitektoek osatzen zuten taldeko kide zen, eta obra garrantzitsuak zuzendu zituen Italian, Milanen nagusiki. Milango Eskola Politeknikoko arkitekturako irakaslea izan zen 1936. urtetik hil zen arte. Ponti-renak dira, besteak beste, Erromako unibertsitateko medikuntzako fakultatea (1935), Montecatiniren konpainiarentzako eginiko bi eraikinak (Milan, 1936-1951) eta Milanen eraikitako Pirelli etxe-orratz hexagonala (1955-1959).