Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polonesa

iz. Mus. Poloniako dantza, konpas hirutarrean idatzia eta erritmo neurtua duena. Zeremoniazko martxa baten antzekoa da, eta ziurrenez XVI. mendean sortu zen, gortean; dantzariek, bikoteka, bira ematen zioten dantza aretoari. XVII-XIX. mendeetan Europako herrialde askotan erabili zen gorteko dantzaldiak hasteko. Haendel, Mozart, Beethoven, Schubert eta Chopinek idatzi zituzten polonesak, besteren artean. Chopinenak dira ezagunenak.