Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polignoto

(Gr. Polygnotos). Greziar pintorea (Tasos-ko uhartea, K.a. 500 - Atenas, K.a. 440). Bere mendeko horma-pintura egilerik handienetakoa izan zen; Aristotelesek, Teofrastok eta Pausanias-ek goraipatu zuten. Atenasen, Delfosen eta Plateasen lan egin zuen, besteak beste. Alegietan eta mitologia gaietan oinarrituak ziren Polignotoren lanak.