Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polignac, Melchior de

Frantses kardinala eta diplomatikoa (Le Puy, 1661 - Paris, 1742). Apaiz egin ondoren Erromara abiatu zen (1689) eta Egoitza Santuaren eta Frantziaren arteko ezagutza lortu zuen. Polonian enbaxadore izan zen (1693) eta Joan III.a Sobieski hil zenean (1696), Contiko printzea zen François-Louis errege izendatzea lortu zuen, baina hura beranduegi iritsi zen aginpidera eta Luis XIV.ak Polignac-i leporatu zion hutsa. Frantziaren ordezkari izan zen Probintzia Bateratuen eta Britainia Handiaren arteko negoziaketetan (1710-1713). 1712an kardinal hautatu zuten eta 1726an Auch-eko artzapezpiku. Anti-Lucretius poema handia amaitu gabe hil zen.