Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pirron

(Gr. Pyrrhon). Greziar filosofoa (Elide, K.a. 365 - K.a. 275). Anaxarko Abderakoarekin egin zituen filosofia ikasketak eta Elis-eko hirian jarri zen irakasle. Bere garaiko diskurtso filosofikoei erreparatuta, dotrina guztiak arrazoiarentzat argudio baliagarriak aurkitzeko gai zirela frogatu zuen eta, aldi berean, giza zentzumenak errealitatea berez jasotzeko gauza ez direla baieztatzen zuen. Alexandro Handiari lagundu zion ekialdeko lurraldeetara eta Indiako erlijio gizonekin harremanak izan zituen. Pirronen filosofia, beraz, eszeptizismoan oinarritzen da, giza jakituriak ezin baititu, haren iritzian, egia osoak antzeman, egiak etengabe aldatzen baitira. Dogma guztiak apurtzen ditu, horregatik, Pirronen filosofiak.